3.394 PCR proba egin ziren atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 5 izan dira hautemandako Koronabirus kasuak: lau Bizkaian eta bat Gipuzkoan. Test azkarrei dagokienez berriz, 1.396 egin zituzten, eta 92 emaitza positibo jaso zituzten. Halere, ezin da jakin non hauteman diren test azkar bidezko kasuak, Osasun Sailak ez baitu horien inguruko informazio gehiago ematen.
Azken orduetan sendatutakoak 193 izan dira; horrenbestez, dagoeneko gaixoen %91 sendatu da. Dena den, 263 lagunek gaixorik jarraitzen dute, eta atzo lau izan ziren plantan ospitaleratu zituztenak eta bat ZIUn ospitaleratu zutena.
Bestetik, bi pertsona zendu ziren atzo, eta pandemia hasi zenetik 1.513 dira EAEn hil diren pertsonak.
Nafarroako datuak, arratsaldean
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 71 kasu berri hauteman ziren atzo (18 PCR bidez eta 53 test azkar bidez), eta guztira 1.523 test egin ziren: 951 PCR eta 572 test azkar. Bestetik, 191 lagun sendatu eta bi ospitaleratu ziren, eta pertsona bakarra hil zen.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.