Hamazazpi egun hildako barik Gipuzkoako egoitzetan

Xabier Urtzelai 2020ko mai. 27a, 19:14

Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroko lagun bati eman diote gaur alta. Hemeretzi lagunek jarraitzen dute gaixorik.

Azken orduetan pertsona batek gehiagok gainditu du COVID-19, eta ez da kasu positibo gehiago atzeman. Hain zuzen, Aretxabaletako GSR egoitzako lagun bati eman diote alta. 

Eider Mendoza foru bozeramaileak adierazi du azken 24 orduetan ez dela heriotzarik izan –17 egun dira jarraian–, ezta COVID-19 kutsatze berririk ere. Bestalde, pertsona batek gehiagok jaso du mediku alta Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan. Hala, orain momentuan 19 lagunek jarraitzen dute gaixorik egoitza horretan. 

Hala, gaur arte 374 adineko pertsona sendatu dira, 167 pertsona zendu dira eta 21 pertsonak diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute; hurrenez hurren, %66,6, %29,7 eta %3,7. Pertsona batek jarraitzen du ospitaleratuta, eta bi zentrotan dituzte COVID-19 kasu aktiboak.

Adinekoen 14 egoitza-zentrok ez dute COVID-19 kasu positiborik egun, martxoaren 19an lehen positiboak atzeman zirenetik: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres eta Arrasateko Iturbide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak