Online bidezko azken jaia antolatu du LEK-ek zapaturako

Maialen Regueiro 2020ko maiatzaren 27a

2019-2020 denboraldiari amaiera emateko helburuarekin, Leintz Eskola Kirolak online bidez egingo den azken jaia antolatu du zapaturako, hilaren 30erako. Emanaldia 11:00etan hasiko da eta eskola kiroleko kideek lotura bat jasoko dute saioa zuzenean jarraitu ahal izateko.

Azken jaia online

LEK-ek YouTuben eskainiko du zuzeneko azken jaia, beraz emanaldia jarraitu nahi duten familiek esteka zabaldu beharko dute. Asmoa da denboraldiari modu alai batean agur esatea eta ikasturte osoko ekintzak gogora ekartzeaz gainera, zozketak egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak