Gaur arte 373 adineko lagunek gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona hil dira eta 22k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. 22 pertsona horietako bat ospitalean dago, eta bi dira Gipuzkoan COVID-19 kasu aktiboak dituzten zentroak; horietako bat da Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitza. Bertan, 20 egoiliar daude oraindik COVID-19 gaitzarekin.