Nortasun Agiria berrizteko hitzordua ematen hasiko dira eguaztenetik aurrera

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mai. 26a, 20:50

Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, maiatzaren 27tik aurrera, modu mailakatuan hasiko dira hitzordua ematen 2. fasean dauden lurraldeetan. Hala ere, gogorarazi dute, alarma egoeran zehar iraungi diren Nortasun Agiriak 2021eko martxoaren 13ra arte balio dutela; iraungitze data urtebetez luzatu baitzaie.

Nortasun Agiria zein pasaportea egin edo berrizteko hartu ahalko da zita citapreviadnie.es webgunearen bitartez. Hitzordu horietan derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea eta bakarka joan beharko da, adin txikikoen eta laguntza behar duten pertsonen kasuan izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak