Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak berriz irekiko ditu ateak bihar

Uxue Igarza Loiola 2020ko maiatzaren 26a

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa, Bergaran. Iturria: Google Maps

Bergarako Urteaga kalean dagoen bulegoa 9:00etatik 14:00etara irekiko da, bihartik hasita. Aldez aurretik hitzordua hartzea nahitaezkoa izango da arreta zerbitzua jasotzeko.

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoek berriz ere arreta modu presentzialean ematea erabaki dute; hala jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azken asteetan, jarduna telefono eta posta elektroniko bidezkoa izan da, baina berriz irekiko dira Gipuzkoako bulegoak.

Zazpi bulego daude Gipuzkoan, eta Debagoienekoa Bergaran dago; hain zuzen ere, Urteaga kaleko 21 zenbakian. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara eskainiko dute zerbitzua, baina horretarako hitzordua hartu beharko da aurretik: oca_bergara@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo telefonoz 943 415068 eta 943 415065 zenbakietara deituta. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak