PCR positiborik gabeko beste egun bat Gipuzkoan

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 26a, 13:13

2.331 PCR proba egin ziren atzo, gaueko 00:00ak arte, eta horietatik seik eman zuten positibo; denak Bizkaian. Test azkarrei dagokienez, berriz, 1.330 egin ziren, eta horietatik 75ek eman zuten positibo; halere, horrek ez du esan nahi 75 lagun horiek orain kutsatuta daudenik.

Sei positibo hauteman zituzten atzo EAEn egin ziren PCR probek; guztiak Bizkaian. Orain arte, Bizkaian PCR bidez azeman diren positiboek bikoiztu eta hirukoiztu egin dituzte Araba eta Gipuzkoako datuak: pandemia hasi zenetik 3.000 hauteman dira Araban, 2.313 Gipzukoan, eta Bizkaian, 7.582.

Atzo egindako test azkarrek bestetik, 75 kasu hauteman dituzte, baina, test azkarrek ez dituzte momentuko positiboak soilik atzematen; antigorputzak detektatzen dituzte, eta Koronabirusa izan dutenak ere kontuak hartzen ditu emaitza positiboa ematerakoan. Beraz, Osasun Sailak proba horien datu zehatzagorik ematen ez duenez, ezin da jakin horietatik, zenbat dauden orain kutsatuta, edota zein lurralde edota herritakoak diren .

10etik 9k gainditu dute Koronabirusa

Atzo 113 lagun sendatu ziren EAEn, eta horrenbestez, gaixorik egon eta sendatu direnak %90 izatera iritsi dira; Hamarretik bederatzi dira Koronabirusa gainditu dutenak. Bestetik, oraindik gaixo jarraitzen dutenak 434 dira, eta atzo PCR positibodun ospitaleratzeak 4 izan ziren. Hildakoei dagokienez, 5 gaixo zendu dira azken orduetan; guztira, 1.505 pandemia hasi zenetik.

Hego Euskal Herriko datuak, arratsaldean

Nafarroako Gobernuak arratsaldean ematen ditu datuak, beraz, horiek jaso ahala eguneratuko da albiste hau. Halere, Espainiako Osasun Sailak aurreratu duenez, 5 positibo berri hauteman dira Nafarroan PCR bidez eta 65 test azkar bidez, eta ez da hildakorik egon azken orduetan.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak