Kirol klubek eta elkarteek Elkargik enpresei laguntzeko sustatutako programan parte hartu ahal izango dute

Xabier Urtzelai 2020ko mai. 26a, 11:18

Elkargiren bidez kirol federazioek eta irabazi-asmorik gabeko klub edo kirol elkarteek kredituak eta diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Hala iragarri du gaur goizean Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak.

"Orain arte, kirol erakundeek ezin zituzten kreditu-lerro horiek eskuratu, gehienak ez baitira merkataritza-erakundeak; alabaina, Eusko Jaurlaritzak puntu hori aldatu du programaren azken hedapenean, eta horrek jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko erakundeei ere likidezia erraztea ahalbidetuko du", adierazi du.

Gobernu Kontseiluak Elkargiren bidez bideratutako finantzaketa-lerro hori beste 500 milioi euro handitzea onartu zuen joan den astean, 1.000 milioi eurora iritsiz. Programa honetarako funtsak handitzeaz gain, Ekonomia eta Ogasun Sailak, bere azken aldaketan, ezabatu egin du programa horretara sartzen diren enpresa txiki eta ertainak merkataritza-erakundeak izateko betebeharra, eta ateak ireki dizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei. Horrek sarbidea irekitzen die kirol klubei, kirol federazioei edo kirol elkarteei.

"Kirol erakunde gehienak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, eta, beraz, ez zuten sarbiderik Elkargiren bidez enpresen likidezia bultzatzeko abian jarritako programetara. Orain, Ekonomia eta Ogasun Sailak puntu hori aldatu du, beste erakunde batzuek ere parte hartu ahal izan dezaten, programa kirol erakundeetara ere zabalduz ", adierazi du Jon Redondok.

Hala, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak adierazi du funtsezko neurria dela kirol-erakundeentzat gaur egungo egoeran: "Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak hainbat bilera egin ditu sektorearekin Osasun Larrialdia deklaratu zenetik eta Alarma Egoera ezarri zenetik. Eta ikusi dugu likidezia falta dela kirol-entitateen arazo nagusietako bat. Neurri hau lagungarria izango da klub, federazio eta kirol elkarte askorentzat ", adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak