Bi aste dira COVID-19 gaitzak Gipuzkoako adinekoen egoitzetan heriotzarik eragiten ez duela

Eneko Azurmendi 2020ko mai. 25a, 19:06

Azken 24 orduetan ez dituzte positiborik baieztatu Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Hori bai, Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan 20 egoiliar daude oraindik COVID-19 gaitzarekin.

Azken 15 egunetan ez da heriotzarik izan Gipuzkoako adinekoen egoitza sarean –65 zentro eta 5.425 egoiliar–. Eider Mendoza diputazioko bozeramaileak adierazi duenez, gainera, azken 24 orduetan ez dituzte kasu positiborik ezta altarik ere atzeman.

Martxoaren 19an COVID-19 gaixotasunaren lehen kasu positiboak eman zirenetik, 373 lagunek gainditu dute gaixotasuna, 167 pertsona zendu dira eta 22k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute. Horietatik 20 Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan daude.

Mendozak "animo eta indar" mezu bat bidali nahi izan die gaixo dauden pertsonei eta haien familiei, eta hildakoen senitartekoei eta hurbilekoei ere doluminak erakutsi dizkie. "Une zailak izaten jarraitzen dute, eta egoera nabarmen hobetu bada ere, errealitate berrirako bidean zuhurtzia eta erantzukizun handiz jokatu behar dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak