Azken egunetako joera jarraituz, ez dago PCR bidezko positiborik Gipuzkoan

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 25a, 13:46

Eguneko positiboen datuak. Grafiko guztiak 'azken datuak' atalean daude ikusgai.

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.367 PCR proba egin dira, eta bik bakarrik eman dute emaitza positiboa; biak Bizkaian. Test azkarrei dagokienez, azken orduetan 350 egin dira, eta horiek lau positibo atzeman dituzte EAEn.

Bi positibo diagnostikatu dituzte atzo egindako PCR probek, eta biak izan dira Bizkaian. Bestetik, test azkar edo serologikoek lau positibo hauteman dituzte, baina Osasun Sailak ez du horien inguruko informazio zehatzagorik ematen; beraz, ezin da jakin non hauteman diren positibook.

EAEn, Koronabirusa gainditu dutenen ehunekoak gora egin du, eta dagoeneko gaixorik egon den %89,8 sendatu da; azken orduetan, 23 lagun gehiago. Gaixorik jarraitzen dutenak, berriz, %2,5 dira, eta azken orduetan pertsona bat ospitaleratu dute. Bukatzeko, azken orduetan hil diren 6 lagunek heriotzen zifra 1.500era igo dute –kutsatuta egon direnen %7,7 hil da, alegia–.

Nafarroan, bestetik, guztira kasu positiboak 8.958 dira jada. PCR bidez baieztatutako positibo berriak 15 izan ziren atzo, eta test azkarrekin kasu bakarra hauteman zuten. Bestalde, pertsona bat hil da azken orduetan, eta horrenbestez, dagoeneko 510 lagun hil dira Nafarroan. Sendatutakoak, ostera, 4.918 dira orotara.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak