Bat Etorri pentsionisten plataforma astelehenetako elkarretaratzeak egitearen aurka azaldu da

Maialen Regueiro 2020ko mai. 25a, 13:04

Pentsiodunen Mugimendua elkarretaratzeak egiten hasi da dagoeneko eta Bat Etorri plataforma horiek egitearen aurka azaldu da, koronabirusak eragindako egoera ez delako amaitu eta zaurgarrienak diren pertsonen osasuna arriskuan jartzen delako.

Plataformak egoerak hobera egin badu ere, oraindik arazoa konpondu ez dela adierazi du. Horrekin batera, aipatu du, elkarretaratzeak egiteko deialdia egin dutenek ez dutela kontuan hartu gaur egun bizi den egoera.

Bat Etorrik ez du ahaztu duela bi urte hasitako aldarrikapena, baina plataformen jarrera egoera berrira moldatu beharko delakoan dago, besteak beste, osasun publikoa indartzea eta zahar etxeen kudeaketaren aztertzea.

Gauzak horrela, plataformak gizarteari mezu bat bidali nahi izan dio: "Pentsiodunak talde arduratsua gara. Solidarioak gara eta ez dugu gure osasuna baztertuko beste interes ekonomiko edota politikoengatik".

Azkenik, plataformak gogora ekarri du, koronabirusaren aurrean pentsiodunen taldea zaurgarriena dela eta osasun alorreko adituek emandako aholkuak jarraitu behar direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak