Pedro Sanchez Espainiako presidenteak agerraldia egin du gaur, eta bertan, datozen asteetan hartuko diren hainbat neurri aurreratu ditu. Besteak beste, azaldu du aurten egongo dela denboraldi turistikorik, eta herritarrak herrialde barruko turismoa egitera animatzeaz gain, iragarri du uztailean "atzerriko turistak" hartzen hasiko dela Espainia.
Datorren astean oinarrizko errenta onartuko dutela ere adierazi du Sanchezek eta urtean 3.000 milioi inguru bideratuko dituzte horretarako. Bestalde, eta futbol profesionalaren erakundeekin batera adostuta, ekainaren 8ko astean Espainiako futbol liga berrabiaraziko dela ere esan du.