Test azkarrei dagokienez, 1.068 proba egin ziren atzoko egunean, eta horietatik 104k eman dute emaitza positiboa. Halere, Osasun Sailak ez du informazio zehatzagorik gehitzen test azkarren kasuan, eta beraz, ezin da jakin Debagoienean gisa horretako probekin positiborik hauteman ote den.
EAEko egoera orokorrari erreparatuz gero, gaixotasuna gainditu dutenen ehunekoak gora egiten du, egunetik egunera; dagoeneko, Koronabirusa izan duen %88,8 sendatu da. Azken orduetan, 233 izan dira osatutakoak, eta 3, ospitaleratutakoak. Gaixorik jarraitzen dutenak 669 dira; hain zuzen ere, gaixotasuna izan duten %3,5. Bestetik, atzo zenbatutako heriotzak 4 dira, eta horrenbestez, %7,7a osatzen dute zendutakoek. Orain arte, Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.487 lagun hil dira eta 17.098 sendatu dira.
Nafarroa
PCR bidez 5 positibo hauteman dira eta guztira 5.200 dira orain arte COVID-19 gaitza hartu dutenak. Bestetik, 2 lagun hil dira; guztira 508 pandemiak hasi zenetik.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak