Bigarren fasean ez da kalera ateratzeko ordutegirik egongo

Mireia Bikuña 2020ko mai. 21a, 19:50

Bi txirrindulari Oñatiko San Martin auzoan.

Astelehenetik, hilaren 25etik, aurrera fase berrira pasatzen diren lurraldeetan ordutegiak kenduko ditu Espainiako Gobernuak. Dena den, Fernando Simonek aurreratu duenez, egoera zaurgarrienean dauden herritarrek ordutegi zehatz bat izatea gomendatuko diete erkidegoei.

Bihar, egubakoitza, zehaztuko dute zein lurralde pasatzen diren bigarren fasera. Behin hori zehaztuta, urrats hori ematen duten probintzietan, kalera ateratzeko ordutegiak ezabatuko dituzte. Orain arte, 5.000 biztanletik gorako herrietan, hiru tarte bereizten dira kalera ateratzeko: 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara, kirol jarduerak egiteko edo paseatzera irteteko; 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara, mendekotasunen bat dutenak eta 70 urtetik gorakoak irteteko;  eta 14 urtetik beherakoak, 12:00etatik 19:00etara. 

Aurrera-pausu hori emango balitz, Espainiako Gobernuak egoerarik zaurgarrienean dauden herritarrentzat ordutegi zehatz bat ezartzea gomendatuko du. Udalen eta autonomia erkidegoen esku egongo da hori horrela egitea.

Eskaera bidalita

Eusko Jaurlaritzak bere proposamena bidali dio astean Osasun Ministerioari, hain zuzen ere, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak deskonfinamenduaren bigarren fasera igarotzeko baldintza guztiak betetzen dituela iritzita. Eusko Jaurlaritzaren ustez, "egoera epidemiologikoa eta asistentziala ona da, zaintza eta kontrol neurriak hartzen ari dira" eta, horregatik egin dute fasez  aurrera egiteko proposamena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak