Hamaikagarren egunez jarraian ez da hildakorik eman Gipuzkoako adinekoen egoitzatan

Mireia Bikuña 2020ko maiatzaren 21a

Aretxabaletako GSR egoitza

Era berean, Eider Mendoza foru bozeramaileak esan du azken orduetan ez dela kasu positiborik atzeman, eta medikuek ez dutela senda-agiri berririk eman. Egun, lau dira COVID-19 kasu aktiboak dituzten egoitzak.

Gipuzkoako egoitza sarearen egoeraren inguruko balantzeak dio 28 egoiliarrek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dutela. Gaur arte, 367 dira senda-agiria jaso duten pertsonak, zifra osoaren %65,3. Ostera, 167 dira hildako egoiliarrak, %29,7. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak