Euspot lehiaketako sari banaketa streamming bidez izango da maiatzaren 28an

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 21a, 17:26
Euspot lehiaketako parte-hartzaile baten spot bateko irudia.

Maiatzaren 28an (19:00etan) streaming jakinaraziko dute zeintzuk diren aurtengo Euspot lehiaketako irabazleak, euspot.eus webgunean. COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barrutik egin behar izan dituzte edizio honetan. Guztira, 51 spot aurkeztu dira, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 lan jaso dituzte eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 lan.

Egoerak baldintzatuta egon arren, aurtengo Euspot lehiaketara lan mordoa aurkeztu dira, bailarako zenbait herrietakoez gain, Euskal Herriko leku askotako lanak jaso dituzte aurten antolatzaileek: Ibarra, Hernani, Durango, Tolosa, Getxo, Aretxabaleta, Eibar, Gasteiz, Irun, Eskoriatza, Berriozar, Azkoitia, Ordizia, Txantrea, Zizurkil, Bilbo, Gueñes, Bergara, Arrasate, Aramaio...

2500 euro saritan

Guztira, Euspotek 2.550 euro banatuko ditu saritan, honako bost kategorietan banatuta:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro

3.- Publikoaren saria. / 500 euro

4.- Musika sinkronizazio onenaren saria. / 300 euro

5.- BHklip saria (14-18 urte) / 250 euro

Publikoaren sarirako boto kopuru itzela

Publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euro jasoko ditu. 2.600 boto baino gehiago jaso ditu aurkeztutako lanetako batek aurten, inoiz baino gehiago. [Hemen, lan guztiak ikusgai].

Aurtengo edizioko gaia, Zer dago janzten dugunaren atzean? izan da. Hala, parte-hartzaileek kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu behar izan dute, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko.

Sormenari buruzko online formakuntza

35 minutuko online formakuntza sortu dute aurten Gorka Montiel ikus-entzunezko sormenean adituaren eskutik. "Helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea".  Hala, lehiaketaren inguruko informazioa eta baldintzak azaltzeaz gain, publizitatearen inguruan hitz egin eta ideiak, ereduak eta kanpainak ikusi eta azaldu dituztela adierazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak