Maskarak, eskularruak eta osasun-hondakinak errefusaren edukiontzian bota behar dira

Mirari Altube Arrese 2020ko mai. 21a, 15:23

Debagoieneko Mankomunitatetak gogorarazi gura die herritarrei errefusaren edukiontzi grisera bota behar direla maskarak, eskularruak eta antzeko osasun-hondakinak, eta ez beste inora. Era berean, ohartarazi dute ehunkien edukiontzian botaz gero hor dagoen material guztia kutsatzeko arriskua dagoela.

"Azken egunetan ehunki eta objektu berrerabilgarrien edukiontzietan hainbat osasun maskara eta eskularru atzeman ditugu. Osasun hondakin hauek gainontzeko guztia kutsa dezaketenez, horiek kudeatzen dituen Emaus Gipuzkoa enpresak maskara edota eskularruak azaldu diren edukiontzietako material guztia errefusera bota behar izan du", adierazi dute Mankomunitatetik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak