Gipuzkoan ez da PCR bidezko kasu positiborik atzeman, eta hortaz, Debagoienean ere ez. Halere, horrek ez du esan nahi ez dagoenik kasu positibo berririk diagnostikatuta; test azkarrek hautemandakoak egon daitezke. Osasun Sailak, ordea, ez du test azkarren inguruko informazio gehiago ematen, eta beraz, ez dago jakiterik hautemandako 139 kasuak zein lurraldetan edo herritan atzeman diren. PRC probek 2 positibo hauteman dituzte Araban eta 7 Bizkaian.
EAEn, guztira, 227 lagun sendatu dira azken 24 orduetan, eta datuek erakusten dutenez, Koronabirusa izan dutenen %88,6 sendatu da dagoeneko. 298k oraindik gaixorik jarraitzen dute, eta horiek %3,7a osatzen dute. Bestetik, azken orduetan, 3 lagun hil dira –pandemia hasi zenetik, guztira, 1.483–, eta hortaz, gaixotasuna gainditu ezinda hil direnak %7,7 dira. Ospitaleratzeei dagokienez, EAEn, 8 ospitaleratze berri izan dira PCR bidez diagnostiko positiboa egin ostean.
Nafarroako datuak, arratsaldean
Nafarroako Gobernuak COVID-19aren inguruko datuak emateko modua aldatu du, eta orain, arratsaldez ematen dute pandemiaren bilakaeraren berri. Guztira, orain arteko kasu positiboak 8.565 dira, izan ere, azken orduetan, PCR bidez hautemandakoak 9 izan dira dira, eta 107 test azkarraren bidez antzemandakak. Guztira, dagoeneko 506 lagun hil dira Nafarroan.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.