COVID-19ak eragindako krisialdiaren ondorioz, asko dira aurrera egiteko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrak, autonomoak eta enpresak, eta horiei laguntzeko hainbat neurri hartu ditu Gipuzkoako Ur Kontsortzioak. Fakturak ordaintzeko erraztasunak emango dituela eta ur honidura bermatuko duela iragarri du erakundeak, alarma egoerak irauten duen artean mozketarik ez duelako egingo.
Neurri hauen helburua, egoera ahulenean dauden kolektiboak eta osasun-krisiak gehien erasandako negozioak babestea da, bereziki zailtasun ekonomikoak dituzten familiak, autonomoak eta enpresak. Iñigo Elosegi Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Zuzendari Gerenteak azaldu duenez, “Gipuzkoako udalerriei eta ondorioz Gipuzkoako herritarrei, behar-beharrezko eta oinarrizko zerbitzua emateko entitate publikoa gara. Gure ardura da herritarek kalitatezko ur zerbitzua izatea. Konfinamendu garaian gure jarduerarekin jarraitu dugu, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko langile guztiek ardura eta konpromezu paregabea erakutsi dute. Egoera zailean lanean jarraitu dugu eta orain, herritarren beharrei erantzuteko prest gaude. Horregatik hartu ditugu ezohiko neurri hauek, egoeraz ohartzen garelako eta ahal den neurrian lagundu nahi dugulako”.
Neurri orokorrak
Herritar guztiei zuzendutako neurriak hartu dira, hau da, familia, langile autonomo eta empresentzako neurriak. Neurri hauen helburua ordaintzeko moduak erraztu eta ur-hornidura bermatzea, ur-mozketarik ez dela egingo ziurtatzen da.
- Fakturen ordainketa egiteko borondatezko epea abenduaren 31arte luzatzen da
- Errekargurik eta interesik gabeko zatikako ordainketa (frakzionatua) egiteko erreztasunak emango dira
- Alarma-egoerak irauten duen bitartean, ez da ur mozketarik egongo ordainketa ezagatik
Itxita egon diren komertzio eta ostalaritza negozioak
Alarma egoeraren ondorioz itxita egon diren komertzio eta ostalaritza negozioentzat, bigarren hiruhilekoari dagokion fakturaren tarte finkoa %100 hobetsita egongo da, ez da ordaindu beharrik izango.
Laguntza hauei buruzko informazio gehiago nahi dutenek www.gipuzkoakour.eus ataria kontsulta dezakete edo URA-ren telefonoara deitu: 902 30 22 22 edo 943 31 86 02.