PCR bidezko kasu bat atzeman dute Gipuzkoan, baina ez da bailarakoa

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 20a, 13:13

Azken 24 orduetan, Euskal Autonomia Erkidegoan, 4.203 PCR eta 2.049 test azkar egin dira, eta emaitzak batuz gero 136 positibo hauteman dituzte: 26 PRC probekin eta 112 test azkarrekin. Hildakoak, ostera, 10 izan dira, atzo baino 7 gehiago.

Aurreko egunean baino 1.344 PCR proba gehiago egin dira azken orduetan EAEn, eta ondorioz, hautemandako positibo kopuruak ere gora egin du; 13 izan dira Araban, 12 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan. Datuek erakusten dutenez, Gipuzkoan PCRak atzemandako positiboa ez da Debagoienean izan. Test azkarren kasuan ordea, hauteman diren 112 positiboei dagokienez, Osasun Sailak ez ditu lurraldeetako eta herrietako datuak argitaratzen, eta beraz, ezin da jakin Debagoienean test azkar bidezko diagnostiko positiborik egin ote den. 

Sendatutakoei dagokienez, beste 301 lagunek gainditu dute gaixotasuna EAEn; dagoeneko, %87,8ak. Bestalde, heriotzek gora egin dute, atzoko datuen arabera 3 lagun zendu baitziren, eta gaur 10.

Nafarroako datuak, beranduago

Gaurtik aurrera, Nafarroako Gobernuak ohi baino beranduago emango ditu Koronabirusaren bilakaeraren inguruko datuak. Guztira, 5 positibo berri hauteman dira Nafarroan, azken orduetan, eta 3 ospitaleratze berri erregistratu dituzte, PCR bidezko diagnostikoa egin ostean. Bestetik, ez da heriotzarik izan.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak