Maskarak derrigorrezkoak izango dira espazio itxietan, baita kalean ere, 2 metroko distantzia mantendu ezin denean

Mirari Altube Arrese 2020ko maiatzaren 19a

Maskaren erabilera handitzea adostu zuten atzo iluntzean Espainiako eta autonomia erkidetako gobernuek. Derrigorrez erabili beharko dira zerbitzu publikoetan eta gune itxietan, baita kalean ere 2 metroko distantzia mantendu ezin denean. Agindua oraindik ez dago indarrean eta xehetasunak datozen egunetan argitaratuko dituzte.

Maiatzaren 4az geroztik maskarak derrigorrez erabili behar ziren garraio publikoan –autobusean, metroan, hegazkinean...– eta orain zabaldu egin dute horren erabilera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak