Debagoienean sinadura bilketa abiaraziko dute Ixutu Begixak eta Informa Tu eragileek G5 teknologiaren instalazioak ez ezartzeko: "Udalei eremu elektromagnetikoekiko esposizioa murrizteko neurriak hartzeko eskatu nahi diegu; eta, era berean, eten dezaten antena, errepikagailu edo azpiegitura ororen instalazioa, osasun arloko profesionalez, elektromagnetismoan aditu diren pertsonez eta zientzialariz osaturiko talde batek premiazko bermeak eskaini arte". Aste honetan, udalerrietako dendetan utziko dituzte sinadurak jasotzeko orriak.
Eragileek azaldu dutenez, mundu mailako dozenaka herrialdetan egin dira halako manifestuak, eta baita Euskal Herri mailan ere. Ekologistak Martxan-ek Arartekoari 5G Plan Nazionalaren Ofiziozko berrikuspena eskatu zion.
5Garen eragin larriak
Eragileek argitaratu duten txostenean 5Gak pentsonengan eta ingurumenean eragiten dituen kalteak azaldu dituzte: "Ezartzen bada, lurrean ez da egongo pertsonarik, animaliarik, hegaztirik, intsekturik edo landarerik erradio-frekuentzien erradiazioa saihestuko duenik, urtean 365 egunetan 24 orduz". Erradio-frekuentziak minbiziak, DNAn kalteak, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, obesitatea, narriadura kognitiboa eta estres oxidatiboa eragin dezakeela azaldu dute, besteak beste.