EAEko PCRen datuak lurraldeka banatuta, Araban 2 izan dira positiboak eta Bizkaian 6. Horrela beraz, ez da positibo berririk hauteman Gipuzkoan, azken orduetan. Nafarroan, bestalde, 30 kasu atzeman dituzte atzora arte PCR bidez.
Sendatutakoei dagokienez, EAEn, azken orduetan 43 lagun sendatu dira –orain arte, kutsatutakoen %86,2–, eta hildako bat erregistratu da atzoko 00:00ak arte; hildakoak dagoeneko %7,8 dira. Horrenbestez, beste %6 sendatu gabe dago oraindik. Nafarroan, positibo gehiago atzeman dituzten arren, ez da hildakorik egon.
Herrietako daturik ez
Atzo Eusko Jaurlaritzak herrietako datuak eman zituen arren, aurreko astean datu horiek astean behin argitaratuko zituztela adierazi zuten. Horrela beraz, gaur ez dago jakiterik zenbat positibo berri atzeman diren Debagoienean.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.