Merkataritza jarduerak eta antzekoak
1. Zein merkataritza-lokal, establezimendu edo zerbitzu egon daitezke irekita?
Printzipioz, Alarma-egoeraren hasieratik irekita egon direnak, hau da, janari dendak, gozoki-dendak eta gozotegiak barne, edari dendak, farmaziak, osasun-zerbitzuak beren osotasunean, optikak, ortopediak, higiene-produktuen dendak, prentsa eta paper dendak, gasolindegiak, estankoak, teknologiako eta telekomunikazioetako produktuen dendak, etxeko animalientzat janaria saltzen dutenak, Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza-dendak, tindategiak, arropa-garbitegiak eta albaitaritza-klinikak, ibilgailuak alokatzeko enpresak, banku-erakundeak, notarioak, aholkularitzak eta aseguru- erakundeak, abokatu-bulegoak, gestoriak eta finken administrazioko bulegoak. Dena den, hemendik aurrera, langileentzako zein establezimenduetarako higiene- edota prebentzio- neurriak izan beharko dituzte.
Horiez gain, txikizkako merkataritza-lokalak eta zerbitzuak ematekoak ere irekita egon daitezke, salbu eta 400 metro karratuko azaleratik gorakoak, merkataritza-zentroak direnak, edo merkataritza zentroaren barruan egonda kanpotik zuzenean sartzeko aparteko biderik ez dutenak.
Baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Edukiera %30ean gutxitzea. Solairu bat baino gehiago egonez gero, solairu bakoitzean edukiera-proportzio hori bete beharko da.
- Gutxienez bi metroko distantzia bermatu behar da, eta hori ezinezkoa bada, bezero bat baino ezin izango da barruan egon.
- Arreta-ordutegi bat finkatuko da eta 65 urtetik gorakoei zerbitzua lehentasunez emango zaie.
- Establezimenduek, langileek eta bezeroek bete beharreko higiene-neurriak bete beharko dira, baita edukierarekin lotutako neurriak ere.
- Establezimenduek eta lokalek jendaurrean jarri beharko dute lokal bakoitzaren gehienezko edukiera zein den; edukiera hori bermatu beharko dute eta lokalaren barruan pertsonen arteko gutxienez bi metroko distantzia gordetzen dela ziurtatu.
Establezimendu horiek erositako produktuak lokalean jasotzeko aukerak eman ditzakete, baldin eta modu mailakatu batean egiten bada, lokalean edo haren sarreran jende-pilaketa ekiditeko moduan.
Eramateko bakarrik sal ditzakete produktuak, inola ere ez establezimenduaren barruan kontsumitzeko. Terraza baldin badaukate, ostalaritza-zerbitzuetarako ezarritakoa bete beharko dute.
3. Nekazaritza-azokak eta -merkatuak?
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu eta elikagaiak zuzenean saltzeko azoka eta merkatu tradizionalak (normalean astean behin egiten direnak) egin ahal dira, baina ezinbestekoa izango da hainbat osasun-neurri errespetatzea.
Udalek saltokien arteko distantzia-neurriak eta azoka mugatzeko baldintzak ezarri beharko dituzte, langileen, bezeroen eta oinezkoen arteko segurtasuna eta distantzia bermatzeko helburuarekin.
Edonola ere, saltoki kopurua mugatu behar da eta ezin izango dira egon ohikoak izaten diren edo baimenduta dauden saltokien %25 baino gehiago eta edukiera ere ohikoaren heren batetik beherakoa izango da, edo horren ordez, gaitutako azalera handi daiteke.
4. Aire zabalean jarduten duten merkatuak (azoka txikiak)?Bai, baina beti aldez aurretiko hitzorduarekin.
7. Eta ibilgailuen txikitegiak?Bai, beren jarduera osoari ekin diezaiokete, piezak saltzeari ere bai.
Bai, baina ezinbestekoa da ezarritako higiene- eta osasun-baldintzak hartzea.
9. Jendearentzat irekita dauden establezimenduek barruan mantentze- eta hobetze- lanak egin ditzakete?Bai.
10. Beilak, kultu-tokiak, eta hileta-zeremonia zibil eta erlijiosoak.Beilak baimenduta daude instalazio guztietan, publiko zein pribatuetan, baina muga honekin: aire zabalean gehienez ere hamabost pertsona eta esparru itxietan gehienez ere hamar.
Hildakoa lurperatzean edo errausteko agurra egitean gehienez ere hamabost pertsona egon daitezke (familiakoak eta hurbilekoak) eta horiez gain, hildakoak agurtzeko hileta- errituez arduratzen den kasuan-kasuko kultu-zerbitzaria edo horren antzekoa ere egon daiteke.
Edonola ere, osasun-agintariek ezarritako higiene- eta osasun-baldintzak bete behar dira, bertaratutakoen artean gutxienez bi metroko segurtasun-tartea gorde behar da eta eskuen garbiketa eta arnasteko maskarak erabiltzea ezinbestekoa izango da.
Kultu-lekuetara joan ahal izango da, leku horren edukieraren heren bat baino gehiago betetzen ez bada, eta osasun-agintariek ezarritako higienearen eta urruntze fisikoaren neurri orokorra betetzen badira.
Badaude gomendio orokor batzuk, besteak beste, kultu-lekuetarako sarreren eta irteeren antolaketari dagozkionak, kultu-lekuen inguruetan eta sarbideetan pertsonen pilaketak ekiditeko.
Era berean, hilerrietara joatea baimenduta dago, hurbilekoak gogorarazteko edo omentzeko, udal bakoitzak ezartzen duenaren arabera.
11. Familiako baratzetan lan egin ahal da?Bai, elikagaiak jaso ahal dira, mantentze-lanak egin, eta lurra erein eta landatu aurretiko prestaketa-lanak egin ahal dira, baita lurra landatu, erein, ureztatu eta ongarritu ere.
Baratzera joan daiteke, baldin eta norbera bizi ohi den Lurralde Historikoaren barruan badago edo norbera bizi ohi den herriarekin mugatzen duten beste herri batzuetan badago, nahiz eta herri hori beste Lurralde Historiko batean egon. Premia-egoeragatik bada, beste herri batzuetako baratzeetara ere joan daiteke.
Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira.
Lekualdatzea justifikatzeko baratzearen jabetza-dokumentua erakutsi ahal izango da.
12. Nekazaritzako elikagaien establezimenduak eta kooperatibak.Ireki ahal dira, maila profesionalean zein partikularrean animalientzako elikagaiez eta nekazaritza-ekoizpenerako beharrezkoak diren produktuez hornitzeko helburuarekin.
13. Hotelak, apartahotelak, landa-etxeak, turismo-ostatuak eta kanpinak irekitzea.Ireki ahal dira, baina eremu komunak ezin izango dira erabili eta higiene-arloarekin lotutako murrizketak egon beharko dira.
14. Eraikinetako lanak.Eraikinetan obrak egin ahal dira, baldin eta obrako lanekin erlazionatuta ez dauden pertsonekin interferentziarik eragiten ez badute.
Obrak egin ahal dira lokaletan, etxebizitzetan edo inor bizi ez den eraikineko eremu mugatuetan, edo obrek irauten duten bitartean han bizi direnak sartu ezin diren eremuetan eta beti ere baldintza hauekin:
- Sektorizatu gabeko eremu komunetatik langileak eta materialak zirkulatzea mugatuta egon behar da eta eraikineko auzokideekin harremanetan ez egoteko hartu beharreko neurriak hartu behar dira.
- Lokal, etxebizitza edo eremu horietara sartuko dira lanaldiaren hasieran eta horietatik aterako dira lanaldiaren amaieran.
- Profesionalak, zerbitzua ematea eta muntaketa etxebizitzetan eskaintzen dituzten dendek lan horiek egin ahal izango dituzte, baldin eta eragindako edo arriskuko pertsonak ez badaude eta beti ere segurtasun-neurriak mantenduz.
Bai, iazkoaren aldean, %50eko mugarekin, udal-baimena kontuan hartuta. Edonola ere, mahaien arteko gutxienez 2 metroko distantzia-fisikoa gorde behar da beti.
Dena den, udalek mahai kopurua handitu dezakete, baldin eta azalera ere proportzionalki handitzen bada.
Terrazetan jendea elkartu daiteke, edariak eta janaria kontsumitzeko, gehienez ere hamar pertsona mahai edo mahai-talde bakoitzeko. Terrazak irekitzeko eta ixteko orduari dagokionean, kasuan kasuko udalak ezarritakoa bete beharko da.
Norbera bizi ohi den Lurralde Historikoaren barruko terrazetan egon ahal izango da, baita Lurralde Historiko berean ez egon arren, norberaren ohiko bizilekuaren mugakideak diren herrietako terrazetan ere.
Terraza-zerbitzuan beti higiene- edota prebentzio-neurriak bete behar dira, baita langileentzako higiene- edota prebentzio-neurriak ere.
Elkarte-gastronomikoen, txokoen eta aisialdirako-lonjen barruan ezin izango da jarduerarik egin, itxita jarraituko baitute.
16. Kultura- eta aisialdi-jarduerak?Ekitaldi eta ikuskizun kulturalak egiten diren establezimenduek, lokalek eta liburutegiek eta museoek itxita jarraituko dute.
17. Pertsona talde mugatuekin turismo aktiboa edo natura-turismoa egitea badago?Bai, baldin eta turismo aktiboko edo natura-turismoko enpresek antolatuak badira. Gehienez ere, hamar pertsona elkartu daitezke, eta beti ere Lurraldetik mugitzeko mugak errespetatuta.
18. Estatu mailako joko publikoaren entitate emakidadunak.Berriz jendearentzat ireki daitezke, salbu eta merkataritza-zentroen barruan dauden eta kanpotik zuzeneko aparteko sarrerarik ez duten horiek.
Joan-etorriei eta izaera sozialeko kontuak
Ez da nahitaezkoa, baina komeni da lanerako joan-etorrietan eramatea.
Eusko Jaurlaritzak erantzukizunpeko adierazpen-eredu bat eman du, BOEn ere beste bat argitaratu da. Horien antzeko beste batzuk ere baliozkotzat jotzen dira.
Ziurtagiria eraman ezean, emandako informazioa baloratuko da eta zalantzarik sortuz gero, egin beharreko konprobazioak egingo dira.
2. Pertsona bat ibil al daiteke bide publikoetan?Pertsonek honako kasu hauetan zirkulatu ahal izango dute bide edo eremu publikoetatik:
- Elikagaiak, produktu farmazeutikoak eta behar-beharrezkoak direnak erosteko eta, deseskalatze-prozesuko 0 eta 1 Fasean baimendutakoak ere bai (esaterako, txikizkako merkataritza-lokaletara, ile-apaindegietara joateko,etab.), ezarritako baldintzen arabera.
- Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetara joateko.
- Lantokira joateko, lan egitera edo jarduera profesionala edo enpresariala egitera.
- Ohiko bizilekura itzultzeko.
- Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko.
- Finantza-entitateetara, aseguru-entitateetara, notaritzetara, abokatuengana, gestorietara, finken administrazioko bulegoetara, eta erakunde publiko ofizialetara joateko.
- Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik.
- Antzeko beste jarduera batzuk egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta haren Lurraldeen eremuan joan-etorriak egin daitezke, heziketa- eta prestakuntza-arrazoiengatik, edo adinekoak, adingabeak, menpekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak edo premia-egoeran daudenak zaintzeko edo haiei laguntzeko bada; edo horien antzeko beste edozein arrazoirengatik.
14 urtetik beherakoak heldu arduradunarekin joan ahal dira, heldua baimendutako jarduerak egitera joaten denea
Baimendutako establezimenduetara eta lokaletara joan-etorriak egin ahal dira, baldin eta establezimendu eta lokal horiek norbera bizi ohi den Lurralde Historikoaren barruan badaude, edo, Lurralde Historiko berean ez egon arren, norberaren ohiko bizilekuaren mugakideak diren herrietan badaude.
Autonomia Erkidegoaren barruan, beharrizana badago, ilobak zaintzera joan ahal da edo ilobak beste leku batera eraman ahal dira, senideek zain ditzaten.
Hala ere, joan-etorriak ahalik eta gehien murriztea gomendatzen da.
3. Euskal Autonomia Erkidegoak inguratzen dituen udal horiei dagokienean, zein da araua?Euskal Autonomia Erkidegoak inguratzen dituen udalerri horiek haien inguruko Lurralde Historikoaren tratamendu bera izango dute (Trebiñu, Villaverde…).
4. Aire zabalean egiten den jarduera fisiko ez profesionalaren erregulazioa (paseoak eta banakako kirola).Zer baldintza bete behar dira jarduera fisikoa egin ahal izateko?:
- 14 urtetik gorakoa izatea.
- Kirol indibidualeko jarduera izatea, beste batekin kontakturik izan gabe egiten dena.
- Egunean behin, ezarritako ordutegi-tarteen arabera. Ez dago iraupen-mugarik.
Non egin daiteke?
- Edozein bide edo esparru publikotan, natura-eremu eta berdeguneetan ere bai.
- Kudeaketa pribatuko kirol zentroetan banakako kirol-jarduera egitea baimenduta dago, baina beti aldez aurretiko hitzorduarekin.
- Mendira joan ahal da edo beste edozein kirol egin (adibidez, txirrindularitza). Leku horietara joateko autoa erabili behar baduzu, egin dezakezu.
- Jarduera fisikoa eta kirol-jarduera egingo da beti osasun-agintariek ezarritako segurtasun-, osasun-, eta higiene-neurriak errespetatuz.
- Jarduera horiek norbera bizi ohi den Lurralde Historikoaren barruan egin ahal dira, edo norbera bizi ohi den herriarekin mugatzen duten herrietan, nahiz eta beste Lurralde Historiko batean egon.
Paseoak nola egingo dira?
- Paseoak banaka egin ahal izango dira, edo norberarekin bizi diren pertsona gehiagorekin edo norbera zaintzen duen pertsonarekin, beti ere, norbera bizi den herrian ezarritako ordu-tarteen barruan.
- Paseoak norbera bizi ohi den lurralde historikoaren barruan egin behar dira, edo norbera bizi ohi den herriarekin mugatzen duten herrietan, nahiz eta beste Lurralde Historiko batean egon.
Kontaktu fisikoa eskatzen ez duen banakako kirola nola egingo da?
- Banaka egin behar da, salbu eta lagunduta joatea behar-beharrezkoa bada; eta norbera bizi den udalerrian ezarritako ordu-tarteen barruan.
- Kirol hori norbera bizi ohi den Lurralde Historikoaren barruan egin behar da, edo norbera bizi ohi den herriarekin mugatzen duten herrietan, nahiz eta beste Lurralde Historiko batean egon. Hala ere, beharrizanagatik lagunduta atera behar duten pertsonak haiekin bizi den norbaitekin edo haien etxeko langilearekin edo zaintzaile ofizialarekin atera ahal dira
Senderismoa egin daiteke?
Bai, lehiazkoa ez den kirol-jarduera baita.
Eta kirol- edo aisialdi-ehiza eta kirol- edo aisialdi–arrantza?
Bai.
Kutsatzeak eragozteko zer egin behar da?
Arau orokor gisa, jarduera horietan, beste pertsonekiko gutxienez 2 metroko tartea gorde behar da.
Beharrezkoa ez bada, ez da geldialdirik egingo.
Zeintzuk dira banakako kirola eta paseoak egiteko ordu-tarteak?
- 14 urtetik gorakoak 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara.
- 70 urtetik gorakoak eta menpekotasuna daukaten pertsonak (haiekin bizi den batek lagunduta atera behar dutenak) 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara.
- Salbuespenez, osasun-arrazoiengatik eta kontziliazio-arrazoiengatik egin ahal izango da jarduera fisikoa ezarritako ordu-tarteetatik kanpo.
- 5.000 biztanletik beherako udalerrietan ez da ordu-tarterik ezarriko eta aipatutako jarduera guztiak egin ahal izango dira 06:00etatik 23:00etara.
- Jarduera egitean, norbera bizi den herritik ateratzen bada eta ordu-tarte desberdinak dituen beste herri batean sartzen bada, ordu-tarte murriztaileenak aplikatuko dira, bigarren bizilekua dagoen herrian izan ezik.
Eta kirol-jarduera profesional eta federatua?
Kirolari profesionalek entrenamenduak egin ahal dituzte, banaka, aire zabalean eta norbera bizi ohi den Lurralde Historikoaren barruan, edo norbera bizi ohi den herriarekin mugatzen duten herrietan, nahiz eta beste Lurralde Historiko batean egon. Entrenamenduen iraupena eta ordutegia, kirolerako sasoi fisikoa mantentzeko beharrezkoa dena izango da. Beste pertsona bat ere egon ahal da, entrenatzaile-lanak egiten, baina segurtasun-neurriak errespetatu behar dira.
Kirolari profesionalak direla egiaztatzeko erabili ahal da kasuan-kasuko federazioak emandako kirol-lizentzia edo goi mailako kirolaria izatearen ziurtagiria.
Aurreko paragrafoaren barruan sartzen ez diren kirolari federatuek entrenamenduak egin ahal dituzte banaka, aire zabalean, egunean bi aldiz, 6:00etatik 10:00etara bitartean eta 20:00etatik 23:00etara bitartean. Entrenamenduak bizi diren Lurralde Historikoan egin behar dituzte, edo haien herriarekin mugatzen duten herrietan, nahiz eta beste Lurralde Historiko batean egon. Kirolari federatuak direla egiaztatzeko kasuan kasuko federazioak emandako kirol-lizentzia erabili ahal dute.
Arau orokor gisa, jarduera horiek egitean pertsonen arteko gutxienez 2 metroko tartea gordeko da, baina bizikletak (ezin da tropelean joan), patinak edo horien antzeko zerbait erabiliz gero, hamar metroko tartea gorde beharko da. Gutxienezko distantzia horiek betetzea ez da eskatuko, kirol egokitua bada.
Kirolari profesionalak zein federatuak kirola egitera ibilgailu motordunez edo garraio publikoz joan ahal dira, beti ere ezarritako gehienezko Lurralde-mugen barruan.
Bi kasuetan, kirol egokitua edo paralinpikoa egiten dutenek beren kirol-jarduera beste kirolari batek lagunduta egin ahal dute, baldin eta ezinbestekoa bada. Horrelakoetan, pertsonen arteko segurtasun-tarteak kirola praktikatu ahal izateko beste murriztuko dira, bi kirolariek aurpegiko maskarak erabili beharko dituzte eta norberaren higienea zein kasu bakoitzean beharrezkoa den arnas-etiketa bermatzeko egokitzat jotzen diren neurriak aplikatuko dira.
Kirol-jarduera federatuaren barruan, animaliek parte hartzen duten kirol-jardueren kasuan, kirola aire zabalean eta banaka egin ahal da, animaliak dauden lekuan, aldez aurretiko hitzordua eskatuta eta denbora-tarte horretan.
14 urtetik beherako eta 70 urtetik gorako kirolari federatuak kirola banaka eta aire zabalean (ez instalazioetan) egin ahal dute, ezarritako ordu-tarteetan, egunean bi aldiz, entrenatzailerik gabe eta haiek bizi diren Lurralde Historikoaren barruan edo bizi diren herriarekin mugatzen duten herrietan, nahiz eta beste Lurralde Historiko batean egon. Beraz, gainerako kirolari federatuen baldintza berberetan daude.
14 urtetik beherakoek egunean paseo bat eman ahal dute, haiekin bizi direnekin edo heldu arduradun batekin. Heldua gehienez ere hiru umerekin joan ahal da. Irteera 12:00etatik 19:00etara bitartean egin behar da (salbu eta 5000 biztanletik beherako udalerrietan, horietan ez baitago ordu-tarte mugaturik).
Heldu arduraduna umearen gurasoa, edo legezko edo izatezko zaintzailea, harrerako gurasoa edo kuradorea ez bada, heldu horrek horien aldez aurretiko baimena izan beharko du.
Gehienez, ordubete atera ahal dira 12:00ak eta 19:00ak bitartean. Erabilera publikoko edozein esparrutatik edo bidetatik ibili ahal dira, baimendutako berdeguneetatik eta natura-guneetatik ere bai, beti ere norbera bizi den Lurralde Historikoaren barruan edo bizi den herriarekin mugatzen duten herrietan, nahiz eta horiek beste Lurralde Historiko batean egon. Hirugarren batzuekin gutxienez bi metroko tartea gorde behar da. Aire zabaleko haurrentzako aisialdi-eremuetara ezin da sartu, ezta kirol instalazioetara ere.
Umeek beren jostailuak erabili ahal dituzte, baina ezin dituzte familiakoak ez diren beste pertsona batzuekin partekatu.
6. Jarduera pribatuko kirol-zentroetara joan ahal da?Bai, bakoitza bizi den Lurralde Historikoaren barruan badaude, edo norberaren bizilekuaren mugakideak diren herrietan badaude (nahiz eta herri horiek Lurralde Historiko berean ez egon). Beti aldez aurretik hitzordua hartuta joan behar da eta ezarrita dauden baldintzen arabera (banaka, aldagelak eta dutxak erabili gabe, etab.)
7. Aisialdiko nabigazioa edo kirol-nabigazioa baimenduta dago?Bai, aisialdiko nabigazioa edo kirol-nabigazioa egin ahal da motorrik gabeko itsasontzietan (bela, arrauna, surfa), bakoitza bizi den Lurralde historikoaren barruan edo norberaren bizilekuaren mugakideak diren herrietan, nahiz eta beste Lurralde historiko batean egon.
Aisialdiko nabigazioa modu pribatuan egin daiteke, alokairuaren bidez edo turismo aktiboko enpresa baten bidez.
Bisitak egin ahal dira ohiko segurtasun-egiaztapenak eta mantentze-lanak egiteko.
Itsasontzi guztiekin nabigatu ahal da, baina %50eko okupazioarekin eta gehienez ere 10 pertsona joan ahal dira.
Itsasontziak nabigazioa hasten den portutik gehienez 12 miliatara joan ahal dira.
Ez.
9. Osasun-arazoak dituzten pertsonak atera ahal dira etxetik ezarritako ordutegietatik kanpo?Bai, baldin eta jarduera zehatz bat egin beharra ezartzen duen mediku-ziurtagiria edo - justifikantea baldin badaukate erakusteko.
10. Azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara erosketak egitera joatea baimenduta dago?Bai, azalera handiko saltokietara edo horien antzekoetara joan ahal da, baldin eta norbera bizi den Lurralde historikoaren barruan edo bakoitza bizi den herriarekin mugatzen duten herrietan badaude, nahiz eta herri horiek beste Lurralde historiko batean egon.
11. Mendekotasuna daukan pertsona bat naiz. Arreta ematen didan pertsona etorri ahal izango da?Bai.
12. Adingabeen zaintza aldatzeko mugitu al naiteke?Bai.
13. Utzi al ditzaket seme-alabak normalean zaintzen dituen pertsonaren kargura lanera joan behar badut?Bai, adingabeak edo mendekoak zaintzea dela ulertzen da.
14. Jaitsi al daiteke zaborra kalera?Bai, hurbilen dagoen gunera, eta ezinbestekoa den denboran.
15. Maskota kalera atera dezaket?Onartutako neurri berrien arabera, paseatzera edo kirola egitera ateratzean edo haurren irteera kontrolatuetan txakurrak ere eraman daitezke, beti ere udal ordenantzak errespetatuz, osasun- eta higiene-neurriak gordez eta jende gehiegi ez dabilela zainduz.
Horrez gain, maskota banaka edo 14 urtetik beherakoek lagunduta atera ahal da, behar beste denboraz eta bizilekutik hurbil.
16. Joan al daiteke parkera, hondartzara edo mendira?Bai, paseatzeko, kirola egiteko edo haurrak ateratzeko onartutako neurriek mugen barruan.
17. Hondartzetan egin daitezkeen jarduerak.
Paseoa eman edo kirola egin daiteke hondartzan zein itsasoan, kasuan kasuko udalerriak ezartzen duenaren arabera. Aisialdi-bainuak ez daude baimenduta, ezta geldi egonda eguzkia hartzea ere.
18. Zeintzuk dira, lurreko garraioan, ibilgailuetan joan ahal izateko baldintzak?Bederatzi plazara arteko ibilgailu pribatuetan ilara bakoitzean pertsona bakar bat joan ahal izango da, diagonalean eta aurpegiko maskara erabili beharrik gabe. Ilara bakoitzean bi pertsona joateko aukera ere badago, baina kasu horretan aurpegiko maskara eraman behar dute.
Etxe berean bizi direnak ibilgailu berean joan ahal dira, ibilgailuak baimenduta dituen lekuen muga errespetatuta, eta aurpegiko maskara erabili beharrik gabe.
Ibilgailu batzuetan, beren ezaugarri teknikoengatik, eserlekuen ilara bakar bat egoten da, esaterako, ibilgailu astunen kabinetan, furgonetetan edo beste batzuetan. Horrelakoetan, gehienez ere bi pertsona joan ahal dira eta aurpegiko maskarak jarri behar dituzte.
Bidaiarien garraiobide publikoetan erabiltzaile guztiek aurpegiko maskarak erabili behar dituzte eta osasun agintariek ezarritako neurriak errespetatu behar dira. Sarreretan aretoetan eta itxaroteko eremuetan bidaiarien arten gutxienez bi metroko distantzia gordetzea komeni da.
Bederatzi plazara arteko (gidaria barne) bidaiarien ibilgailu publikoetan gidariarena ez gainerako ilara gehigarri bakoitzean bi pertsona ere joan ahal dira, eta bidaiarien artean gorde ahal den gehienezko distantzia gorde behar da. Bidaiariak etxe berean bizi badira, ordea, hiru pertsona ere joan ahal dira.
Autobusetan gidariaren atzeko lehen eserlekua beti hutsik egon behar da eta baimentzen diren gehienezko eserlekuen erdiak baino gehiago ezin dira okupatu. Bidaiarien ondoan eserleku huts bana egon behar da, beste bidaiari baten ondo-ondoan eserita ez egoteko, baina hori ez da beharrekoa elkarrekin bizi diren pertsonen kasuan.
Bidaiariak oinez joateko plataformak dituzten garraiobideetan, pertsonen artean ahalik eta distantziarik handiena mantentzen saiatu behar da. Horren erreferentzia izan daiteke eserita joateko dauden lekuen erdiak beteta egotea eta oinez bidaiatzeko prestatuta dagoen eremuan metro kuadro bakoitzeko bi bidaiaria.
19. Motozikleten, ziklomotoreen eta L kategoriako ibilgailuen okupazio-baldintzak zeintzuk dira?Bi pertsona joan daitezke, baldin eta biseradun kasko integrala badaramate edo aurpegiko maskarak erabiltzen badituzte edo etxe berean bizi badira. Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa da.
20. Joan al naiteke familiarteko baten bila aireportura, geltokira...?Ez. Bakarrik baimenduta dago adinekoei, adingabekoei, menpekotasuna dutenei, desgaitasuna duten pertsonei, edo bereziki zaurgarriak diren pertsonei laguntzeko denean.
21. Joan al daiteke odola ematera?Bai, osasun-agintaritzak deituta eta neurriak hartuta.
22. Joan al daiteke bigarren bizilekura?Bai, baina norbera bizi den Lurralde Historikoaren barruan. Bakoitza bizi den herriarekin mugatzen duten herrietara ere joan daiteke, nahiz eta azken horiek beste Lurralde Historiko batean egon.
Bigarren bizileku horretan gaua pasatu ahal izango da.
23. IAT iraungita daukan ibilgailu batekin zirkulatu ahal da.Bai, horrela zirkulatu ahal da.
IAT estazioak ireki dira eta IATren balio-epeak luzatu dira, IAT bakoitzaren iraungitze-data kontuan hartuta, SND/413/2020 Aginduak ezartzen duenaren arabera.
24. Baserrietan edo landa-eremuetan dauden animaliei jaten emateko joan-etorriak egin daitezke?
Bai.
Bai, baldin eta joan-etorri horien helburua langileei eta enplegatzaileei asistentzia bermatzea bada.