Pedro Sanchezek azpimarratu du azken alarma-egoera "berezia" izango dela, izan ere, azken luzapenak hamabost egunekoak izan dira. Espainiako presidenteak asteazkenean eskatuko dio babesa Kongresuari.
Sanchezek beste behin azaldu du birusari aurre egitea dela helburua, eta azpimarratu du konfinamenduak "emaitzak" eman dituela: "Murrizketak egongo ez balira, kutsatuak 30 milioi izatera iritsiko lirateke; eta hildakoak, aldiz, 300.000".
Horretaz gain, adierazi du sindikatuekin eta patronalarekin akordioa egin duela ERTEak ekainaren 30era arte luzatu daitezen.