Gipuzkoako 56 alkatek eskatu diote Aldundiari Foru Funtsaren murrizketa adostea

Mirari Altube Arrese 2020ko mai. 15a, 10:47

Maiatzaren 12an onartu zuen Diputatuen Kontseiluak Udalen Finantzaketa Foru Funtsa (UFFF) %20 murriztea eta erabaki hori atzera botatzeko eskatuz gutuna bidali diote Jabier Larrañaga Ogasun Foru Diputatuari Gipuzkoako 56 alkatek, horien artean daude Debagoieneko lau.

"Aldebakarrez erabaki izana" salatu dute alkate horiek, eta "irtenbidea adostea" eskatu diote Foru Aldundiari alkateek, besteak beste, Antzuolako Beñardo Kortabarriak, Bergarako Gorka Artolak, Elgetako Iraitz Lazkanok eta Oñatiko Izaro Elorzak.

Lau proposamen egin dituzte: batetik, atzera botatzea UFFF bueltatzeko onarturiko erabakia; bestetik, 2020ko aurrekontu aurreikuspenak bere horretan manten ditzala udalentzat; hirugarrenik, zerga bilketaren jaitsieraren ondorioz, UFFFaren beherakada itzultzeko hiru urteko epealdia ezartzea 2021ean hasita, inongo interesik gabe; eta laugarrena, Aldundiak 20 milioiko diru laguntza bat bideratzea udaletara COVID-19aren krisiak sorturiko gainkostuak arintzeko.

Gipuzkoako Finantza Kontseilua gaur, ostirala, bilduko da Donostian eta han aurkeztuko dute proposamena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak