Sailkapena
3x3 txapelketako sailkapena honela geratu zen: benjaminetan, Gari Hernandezentzat izan zen lehen postua eta Egoitz Ibaberentzat bigarrena; alebin eta infantiletan berriz, lehen postua Aimar Uribarrenentzat izan zen eta bigarrena, Hamudi Mohamedentzat. Beraz, lehen postua eskuratu zutenek, Forum Sport dendan erosteko 50 euroko bonu bat irabazi zuten eta bigarren sailkatutakoek berriz, saskibaloiko baloi bana.
Balorazio positiboa
Lehen aldia zen Leintz Eskola Kirolak horrelako txapelketa bat antolatzen zuela, alegia, aitzindariak izan dira eta positiboki baloratu dute gaztetxoengan izan duen harrera. Izan ere, etxean jokatzeko aukera izan dute, modu sinple batean, gainera. Antolatzaileek adierazi dute gainera, gaztetxoen gurasoen aldetik eskertza mezuak jaso dituztela eta horien balorazioarekin ere pozik daudela.
Txapelketako argazkiak
LEK-k hainbat argazki atera zituen txapelketa jokatzen zen bitartean eta lotura honetan daude ikusgai.
Orientazioa ezagutzeko aukera
LEK-k Oñatiko Orientazio Eskolako Debagoieneko gaztetxoentzako sortu duen ekintzaren berri eman du, baita ere. Izan ere, ekintza honen bitartez orientazioa gehiago ezagutzeko aukera izango dute.