Mondragon Unibertsitateak COVID-19ak kaltetutako ikasleentzat 2 milioi euro bideratzea erabaki du

Maialen Regueiro 2020ko mai. 13a, 13:20

Mondragon Unibertsitatearen helburua da, koronabirusaren inpaktuagatik edota bestelako arrazoi ekonomikorengatik ikasleek ikasketekin jarraitzeko arazorik ez izatea eta horregatik, 2020-2021 ikasturtean COVID-19ak kaltetutako familientzat 2 milioi euro bideratuko ditu.

Mondragon Unibertsitateak jakinarazi du, datorren ikasturterako diseinatutako planak bi aldiz biderkatzen duela Bekabide programa arruntaren dimentsioa eta ondorioz, familia gehiagorentzat legokeela laguntza. Ekonomiak epe laburrean izango duen bilakaeraren ziurgabetasuna kontuan izanik, unibertsitateak ikasketen finantzaketarako programen berezko baliabideak zabalduko dituela eta ikasi nahi duen edonork aukera hori izatea ziurtatuko dutela adierazi du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak