Eider Mendoza foru bozeramaileak esan duenez, ez da kasu positibo berririk ezta heriotzarik ere atzeman azkeneko orduetan. Bigarren eguna da jarraian halako datua jasotzen dena, eta horrez gain, hiru lagun sendatu direla ere jakinarazi du Mendozak: "Hiru adineko lagunek gehiagok gainditu dute Covid-19a; Arrasateko Iturbide egoitzan, Donostiako La Pazen eta Zumaiako Otezurin".
Hona hemen Debagoieneko egoitzetako datuak gaur gaurkoz:
- Arrasateko Iturbiden 3 kasu positibo daude, 52 sendatu dira eta 26 heriotza izan dira.
- Aretxabaletako GSR Debagoienan 24 positibo daude, 4 sendatu dira eta 6 heriotza izan dira.
- Eskoriatzako Jose Aranan positibo bat dago eta beste bat sendatu da.
- Oñatin eta Bergaran ez dago positiborik ez.
Guztira, gaur arte, 339 adineko pertsonek gainditu dute gaixotasuna, 167 hil dira eta 52k gaixorik jarraitzen dute. Atzo emandako datua mantendu da, izan ere, horietatik bost Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta 11 ospitalean.
Zentroak desinfektatzea
Eider Mendozak berri “apartak” dira azken egunotakoak, aurrera jarraitzen dute garbiketa eta desinfekzio lanek. Suhiltzaileak, DYAko boluntarioak eta ekipo espezializatuak ari dira lan horiek egiten eta azken bi egunotan hainbat zentro desinfektatu dira berriz; besteak beste, eskutik, eta esan du azken bi egunetan berriro desinfektatu direla Donostiako Berra zentroa, Eskoriatzako Jose Arana eta Aretxabaletako GSR Debagoiena.