Gipuzkoako adinekoen egoitzetan ez da kutsatzerik egon azken orduetan

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 11a, 17:22

Eskoriatzako Jose Arana adinekoen egoitza.

Eider Mendoza foru bozeramaileak azaldu duenez, azken orduetan ez da kutsatze berririk egon Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta bestetik, ez da heriotzarik ere izan. Gainera, egoiliar bat sendatu dela ere jakinarazi du Mendozak.

65 zentro dira guztira eta 5.425 plaza dituzte, baina azken orduetan ez da heriotzarik eta kutsatzerik egon Gipuzkoako egoitzetan. Azken datuen arabera, 12 dira kasu positiboak dituzten egoitzak: guztira, 55 lagun daude kutsatuta, eta horietatik sei Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan daude eta beste 12 ospitaleetan.

Martxoaren 26tik jasotako daturik onena dela esan du Foru Aldundiak, izan ere, beste pertsona bat sendatu da; dagoeneko 336 dira sendatu diren egoiliarrak, hau da, gaixotutakoen %60 baino gehiago.

Egoera “nabarmen” hobetu dela, adierazi du Eider Mendoza foru bozeramaileak baina oraindik ere neurri guztiak zorrotz betetzen jarraitu behar dutela azaldu du: “Arduraz eta zuhurtziaz jarraitu behar dugu lanean, gure erabateko lehentasuna baita adineko pertsonen osasuna babestea”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak