Hala, Hego Euskal Herrian 58 kasu berri zenbatu dituzte atzo arratsaldeko 20:00rak arte PCR bidez, aurreko agunean baino 28 gutxiago. 58 positibo horietatik lau dira Gipuzkoakoak, zortzi Arabakoak, 33 Bizkaikoak eta 13 Nafarroakoak. Positibo metatuen kopurua (PCR + test azkarrak) 25.132ra igo da horrela.
Hildakoen kopuruari erreparatuta, azken orduetan 16 lagun hil dira Hego Euskal Herrian: 15 EAEn eta bakarra Nafarroan. Pandemiaren hasieratik, 1.906 heriotza zenbatu dira.
Errekuperatuei dagokienez, 758 sendatu gehiago daude gaur eta, guztira, 17.660 dira alta hartu dutenak. Oinarrizko birsorkuntza tasa EAEn %0,64koa da.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.