Ogasunak datorren asteazkenetik aurrera irekiko ditu bulegoak 2019ko errenta aitorpena aurkezteko

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mai. 9a, 18:55

Foru erakundeak segurtasun eta garbitasun neurriak indartu ditu modalitate mekanizatua berreskuratzeko. Uztailaren 29ra arte egongo da irekita.

Ogasuneko instalazioak erabiltzeko beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea. Asteartean irekiko da honetarako epea, 943 11 30 00 telefonora deituta edota internet bidez, Ogasuneko webgunean sartuta. Ogasun eta Finantzetako foru diputatu den Jabier Larrañagak gogoratu duenez, COVID-19 gaitzak eragindako pandemiak sortu duen ezohizko egoerak errenta aitorpena aurkezteko modalitate hau atzeratzera behartu zuen. "Ezohizko agertokian jarraitzen dugu, eta hori dela eta garbiketa eta segurtasun neurri guztiak indartu ditugu bulegoak ireki aurretik", adierazi du.

Horrela, esan du Ogasunak mantendu egiten duela aitorpena zergadunen eskuragai dauden beste modalitate baten bitartez aurkezteko gomendioa, hau da, etxeetara bidali den autolikidazio proposamena onartuz (aitorpen guztien %60 inguru dira) edota internet bidez aurkeztuz. "Agertokia benetan arraroa denez, Errenta kanpaina honetan ahalegin berezia egin dugu, Gipuzkoako zergadun guztiek beraien aitorpena etxetik mugitu gabe egin ahal zezaten. Horrela, helburu hori gauzatzeko martxan jarri genituen erreminta guztiak mantentzen ditugu", adierazi du.

Modalitate mekanizatuari dagokionean, ohiko bulegoetan egin ahal izango da, Debagoienean, Bergaran, Tokieder kaleko 5.ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak