Dakiguna da Hego Euskal Herrian guztira 86 kasu berri zenbatu dituztela atzo arratsaldeko 20:00rak arte PCR bidez. Horietatik 9 Gipuzkoan, 34 Bizkaian, 10 Araban eta 33 Nafarroan. Hala, test azkarren eta PCRen artean, 495 dira positibo berriak. Horrek, positibo metatuen kopurua 24.995era igo du.
Hildakoen zenbakiari begiratzen badiogu, hegoaldeko lau lurraldetan 1.890 dira pandemiaren hasieratik gaur arte zendu direnak, azken orduetan beste 16 lagun hil baitira.
Errekuperatuen kopurua, ostera, gora eta gora doa. Hala, 535 lagunek alta jaso ostean, guztira 16.902 dira errekuperatuak. Oinarrizko zenbaki erreproduktiboa PCRak kontutan hartuta, %0,57koa da une honetan.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.