Jarduera soziokulturalak ekainaren 1etik aurrera egitea proposatu du Urkulluk

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 8a, 15:28

Kultura-ekitaldiak, jaiak eta bestelako jarduera soziokulturalak antolatzeko eta egiteko irizpideak aurkeztu dizkie lehendakariak diputatu nagusiei, alkateei eta Eudeli.

Kultur-ekitaldiak ekainaren 1etik aurrera egitea proposatu du Urkulluk, eta horretarako adostu dituzten neurriak zeintzuk diren argitu du: pertsonen arteko gutxieneko tartea mantentzea eta garbitasun arauak betetzea. Bi neurri horiek betetzea ahalbidetzen duten jarduerak baimenduko dira, eta horien artean hurrengoak egon daitezke: kultura jaialdi eta kirol ikuskizun jendetsuak, ospakizunak, hondartza eta igerilekuetako jarduerak, udalekuak, liburutegiak, erlijio jarduerak, kaleko emanaldiak (antzerkia, musika eta zirkua) edota txosna eta taberna ez profesionalak, besteak beste.

Lehendakariak azaldu duenez, irizpideak jaso dituen dokumentua “etengabe” eguneratuko da, gaixotasunaren bilakaeraren arabera, eta behin irizpideak ezarrita, erakundeen ardura izango da horiek betearaztea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak