Orain arte 177 salaketa ipini ditu Ertzaintzak Debagoienean

Eneko Azurmendi 2020ko mai. 8a, 10:02

Martxoaren 15az geroztik, 177 salaketa jarri ditu Ertzaintzak Debagoienean –eguaztenera arteko datuak dira–. Kirola egiteko jarritako neurriak ez errespetatzeagatik ez dute salaketa bakar bat ere ipini aste honetan.

Arrasaten 67 dira jarritako salaketak; Bergaran, 55; Aretxabaletan, 22; Oñatin, hamasei; Elgetan, bederatzi; Leintz Gatzagan, lau; Eskoriatzan, hiru; Antzuolan, bat; eta Aramaion, bat bera ere ez.

Horrez gain, Ertzaintzak jakinarazi duenez, kirola egiteko jarritako neurriak ez errespetatzeagatik ez dute salaketa bakar bat ere ipini aste honetan. "Nahiko fin dabil jendea, orokorrean. Honen harira, gertaera oso nabaria ez bada, jendea ohartarazten eta neurriak gogorarazten ari gara, horretan datza gure gaur egungo zainketa lana", nabarmendu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak