Gipuzkoako 40.000 abereen ingurumen eraginik gabeko mendi-larratzearen alde agertu da Eguzki taldea

Maialen Regueiro 2020ko mai. 8a, 09:32
Urbia

Maiatzaren 1ean ireki zituzten Gipuzkoan, mendietako larreak eta 562 abeltzainek 41.466 abere igo zituzten mendietara. Honen harira, Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, hainbat eskaera egin ditu, ingurumen eraginik gabeko mendi larratzearen alde.

Abereen gaixotasunak

Eguzkik abereen gaixotasunen gaineko osasun programa trinkoari eusteko eskaera egin dio Aldundiari, ukuilu, mugimendu eta aire libreko ustialekuaren baimentzea eta kontrolatzearekin batera. Horrez gain, talde ekologista eta antinuklearrak, elikadura eta seguritateari eragiten dizkion hainbat protokolo berreskuratzea eta kontrol publikoaren mekanismoak areagotzearen beharra ere azaldu du.

Abeltzaintzaren egoera

Eguzkik dio Gipuzkoako abeltzaintza profesionala "gainbeheran" dagoela, aisialdiari lotutako abeltzain kopurua areagotu bada ere. Horregatik, Eguzkik abeltzaintza profesionalaren "egiazko sustapena" eskatu du eta lanbidea ingurumenaren gainean sortzen diren egungo erasorik gabekoa eta izaera agroekologikoko lehen sektorea izan behar duelakoan dago.

Mendi-larreen kudeaketa

Talde ekologistak gogora ekarri du, Gipuzkoako larre gehienak Udalen jabetzakoak badira ere, haien kudeaketa Aldundiari lotuta dagoela, 2006ko Mendietako Foru Arauari jarraituz. Hala, Gipuzkoako 22 mendi-larreen kudeaketan hainbat osagaien eragina gutxitzea edota ezabatzea eskatu du: naturgune babestu publiko hauetako lurzoruak, ura, larreak, basoak, hezeguneak, basafauna eta flora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak