Ehunki bilketa eta beste zerbitzu batzuk abian izango dira astelehenetik

Mirari Altube Arrese 2020ko maiatzaren 7a

Debagoieneko Mankomunitateak hainbat zerbitzu etenda izan ostean berriz ere martxan jarriko ditu astelehenetik, maiatzaren 11tik. Garbiguneak herritar ororentzat irekiko dituzte, eta ehunkien bilketa eta traste zaharren bilketa zerbitzua abian jarri, besteak beste.

Hona hemen martxan jarriko diren zerbitzuak:

  • Arrasate, Bergara eta Oñatiko garbiguneak herritar guztientzat irekita; orain arte langile profesionalentzat bakarrik egon da.
  • Herriz-herrikako garbigune ibiltari zerbitzua.
  • Ehunki eta berrerabilgarrien bilketa zerbitzua.
  • Traste zaharren bilketa zerbitzua.

Zerbitzu horiek guztiek ohiko ordutegia izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak