Hamar positibo berri bailaran: sei Arrasaten eta lau Bergaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 7a, 13:26

Atzoko datua errepikatu da gaur ere, eta beste hamar positibo atzeman dituzte Debagoienean. Guztira, positibo metatuei dagokienez, 413 kasu positibo erregistratu dira dagoeneko bailaran.

Atzo, maiatzaren 6an, hamar positibo berri atzeman zirela zioten datuek –aurreko egunekin alderatuta igoera nabarmena erakutsiz–, eta gaur beste hamar erregistratu dira, atzoko tendentzia mantenduz; Arrasaten sei eta Bergaran lau.

Grafikoek erakusten dutenez, gora egin dute zifrek azken egunotan.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herriko datuak

581 positibo berri atzeman dira Hego Euskal Herrian; 240 Nafarroan, 164 Bizkaian, 92 Gipuzkoan eta 85 Araban, eta hildakoak 23 izan dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko datuei dagokienez, atzo 20:00ak arte, 8.017 proba egin zituzten. Egindako PCR probek 33 kasu berri atzeman zituzten, eta bestetik, ordu horretara arte erregistratutako heriotzak 19 izan ziren. Guztira 119.596 PCR proba eta 65.430 test azkar egin dira orain arte EAEn, Murga sailburuak adierazi duenez.

EAEko ospitaleei dagokienez, Murgak emandako datuek diotenez, ingresatuta jarraitzen duten gaixoak 532 dira, baina azken orduetan 52 ohe gehiago geratu dira libre. Orain arte 16.959 dira EAEn kutsatuta egon diren pertsonak. %70ak ordea, gaixotasuna garaitu du dagoeneko.

Covid19.eus aplikazioa

Murga sailburuak jakinarazi duenez, 67.348 erabiltzailek deskargatu dute Jaurlaritzak mugikorrentzako sortutako aplikazioa. Aplikazioaren bitartez, 1.051 pertsona artatu dituzte, eta horietako 202 osasun zentroetara bideratu dituzte. Arreta eskaintzen medikuek eta erizainek osatutako taldea dagoela esan du; guztira 50 profesionalez osatutako taldea. Aplikazioa etengabe hobetzen eta eguneratzen ari direla esan du Murgak, eta dagoeneko 3. bertsioa atera dutela. Konfinamendua arintzen ari den arren, hurrengo faseetan ezinbestekoa izango den erreminta da, sailburuaren esanetan: “Kontzientzia zabaltzeko, informazioa jasotzeko eta profesionalek jarraipena egiteko balioko du”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak