Laguntza jaso duten enpresak
Aldundiaren laguntza jaso duten enpresetatik 249 sozietate mugatuak izan dira, 72 autonomoak, 31 sozietate anonimoak, 13 ondasun-erkidegoak eta 11 kooperatibak eta emandako diru-laguntzaren batez bestekoa 2.255 eurokoa izan da.
Eskualdeei dagokienez, Donostialdeko 161 enpresek jaso dute laguntza; 44 Bidasoan; 40 Beterrin; 24 Deba Behean; 20 Tolosaldean; 19 Urola Erdian; 16 Deba Garaian; 11 Urola Kostan; 9 Urola Garaian, eta 9 Goierrin.
Enpresen gastuak
Laguntza hau, lurraldeko 50 langile baino gutxiago dituzten profesional autonomo eta enpresa txiki zein ertainei zuzenduta egon da, eta horiek Aldundiak emandako dirua gastuak ordaintzeko bideratu dute, besteak beste, ordenagailuak, kamerak, ofimatikako softwarea eta bideokonferentzia-sistemak. Hala, enpresek gastuaren %100a ordaindu ahal izan dute, BEZa kanpo eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko.
Balorazio positiboa
Imanol Lasa, ekonomia sustapeneko, turismoko eta landa inguruneko diputatuak positiboki baloratu du programak izandako harrera: "Enpresa handiek lan eredu hori ezartzeko gaitasuna dute, baina beharrezkoa zen prozesua indartzea, eta bereziki ETEei laguntzea, gure sare ekonomikoaren %99a baitira, telelana egiteko behar diren ekipoak eta elementuak eskuratzen, jarduerari eutsi ahal izateko".