Leintz eskola kirolak online bidezko 3x3 saskibaloi txapelketa antolatu du astebururako

Maialen Regueiro 2020ko mai. 6a, 17:50
LEKeko ordezkari Susana Santor 3x3ko on-line torneoaren adibide bat ematen, etxean jaurtiketa egiteko gertu..

Leintz eskola kirolak hainbat ekintza antolatu ditu maiatzean eta lehena asteburu honetan izango da: Online bidez egingo den 3x3 saskibaloi txapelketa. Dagoeneko gainera, 43 pertsonek eman dute izena eta datozen egunetan jasoko dute parte hartzeko informazioa. Horrez gain, Leintz eskola kiroleko koordinatzaileek erronka jolasak osatzen jarraitzen dute.

Proposamen bilduma

Leintz eskola kirolak etxean egiteko jolas, ariketa eta proposamenen bilduma osatzen dihardu astetik astera eta dagoeneko seigarren astekoa prest dauka. Izan ere, bilduma hau egitearen helburua da, egoera honen aurrean ohitura osasuntsuak eta bizi kalitatea hoberen mantentzea eta jarduera fisikoa egitea eta aktibo mantentzea. 

Zozketa

Leintz eskola kirolak bide batez gogora ekarri du, martxan jarraitzen duela abian jarritako zozketak. Dagoeneko 3o bideo jaso dituzte eta maiatza amaieran egingo dute zozketa. Horregatik herritarrak animatu dituzte bideo laburra grabatzera eta zozketan parte hartzera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak