Probak egin ahal izateko, lehenengo fase honetan, alkateen laguntza eskatu du Eudelek, Udaltzaingo eta EELZ kolektiboetako langileak identifikatzeko datuak emanda, hain zuzen ere. Horretarako galdetegi bat bete eta Osasun Sailera bidali beharko dute, proben deialdia ahalik eta bizkorren antolatzeko. Udaltzainen datuak bidaltzeko epea maiatzaren 11n bukatuko da, eta EELZ langileen kasuan, maiatzaren 15ean. Alkateei bidalitako ohar horretan jakinarazi dute testa borondatezkoa dela, baina emaitza positiboa izanez gero, ondoren PCR bidezko proba egin beharko dutela. Eta kasu horretan jarraitu beharreko protokoloa bidaliko du Osasun Sailak.
Proba egiteko erreferentziazko Unibertsitate Ospitalea aukeratu ahal izango dute langileek honako hauen artean: Araba U.O., Donostia U.O., Gurutzetako U.O., Galdakaoko U.O., eta Basurtuko U.O.
Eudelek adierazi du Osasun Saila suhiltzaileei egiten ari zaizkien proben jarraipena dela, eta neurri berri horren bidez erantzuna emango diotela kolektiboek eurek egindako eskaerari.