Hitzarmen honekin, Aldundiek ekonomia eta enpresa alorrari lagundu nahi diete, osasun krisiak utzitako ondorioei aurre egiteko. Hala, enpresa txikiak zein autonomoak jarduera normaltasunez garatzea da asmoa eta ordainketetan 6 eta 12 hilabete bitarteko geroratzeak ahalbidetuko dira, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiko egoeraren ondorioak arintzeko.
Hitzarmen hau aurrera eramateko, Gipuzkoako eta Bizkaiko Aldundiek 150.000 euro bideratuko dituzte eta Arabakoak berriz, 75.000 euro. Horrekin batera, gabealdia eskatu nahi duten enpresek zein autonomoek Elkargirekin jarri beharko dira harremanetan, bere atariaren bitartez.