Iturbide egoitzako beste egoiliar bat hil da COVID-19 gaitzarekin

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mai. 5a, 18:54

Iturbide egoitzako sarrera

Bi lagun gehiago sendatu dira Gipuzkoako adinekoen egoitzatan, batek positibo eman du eta beste bat hil egin da. Zendu den hori Arrasateko Iturbide egoitzako egoiliarra zen.

Foru Aldundiko bozeramaile den Eider Mendozak jakin arazi du Gipuzkoako adinekoen zentroetako bi lagunek, COVID-19 gaitzarekin gaixo zeudenak, medikuaren alta jaso dutela azken ordutan. Honen bestez, 274 lagunek gainditu dute gaixotasuna Gipuzkoako egoitzetan, Mendozaren esanetan. Horren kontrara, 163 hil dira; azkena, Arrasateko Iturbide egoitzan. 112ko jarraitzen dute positibo emandako diagnostikoarekin. Egun Gipuzkoako hamalau dira positiboak dituzten egoitzak. Mendozak gaineratu du 22 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan artatuak izaten ari direla eta 24 ospitaleratuta daudela.

Aldundiko bozeramaileak esan du gaur egin dituztela adineko pertsonen egoitza zentroei zuzendutako azken aholkularitza saioak, Aita Menniren laguntzarekin. "Saio hauen helburua izan da egoitzetako langileei behar duten laguntza ematea eta horretarako zalantzak argitzeaz gain, COVID-19ari begira hartu diren neurri eta protokoloetan sakontzea".

Egoitzen garbiketa eta desinfektazio lanekin jarraitzen dutela ere esan du Mendozak; atzo eta gaur egindakoen artean, Eskoriatzako Jose Arana eta Aretxabaletako GSR Debagoiena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak