Azken orduetan ez da ez heriotzarik, ezta kasu positibo berririk atzeman zaharren egoitzetan

Maialen Regueiro 2020ko mai. 4a, 18:50

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, azken orduetan ez da ez heriotzarik, ezta kasu positibo berririk atzeman bosgarren egunez jarraian, zaharren egoitzetan. Donostiako Berra egoitzak albiste ona utzi du azken orduetan, bertan egoiliar bat gehiago sendatu baita eta guztira, 272 dira zaharren egoitzetan osatutakoak.

Gipuzkoako zaharren egoitzetan 162 pertsona hil dira COVID-19aren eraginez eta 114 egoiliarrek jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin, horietatik 24 Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan daude ingresatuta eta beste 24 ospitalean.

Aita Menniren aholkularitza zerbitzua

Mendozaren esanetan, birusaren aurka egiteko elkarlana oso garrantzitsua izaten ari da eta horren adibide da, Aldundiak, Aita Mennirekin elkarlanean lurraldeko egoitza guztientzat antolatu dituen formakuntza saioak.

Bost saio antolatu dira guztira, eta gaur dagoeneko hiru egin dira; bihar beste biak egingo dituzte. Zerbitzu honen helburua da, COVID-19aren inguruko aspektu ezberdinen kudeaketaren inguruko aholkularitzan eta formakuntzan sakontzea. Horrekin batera, saioen asmoa da egoitzetako ekipo profesionalak  laguntzea eta dituzten galdera eta zalantzak argitzea. Aholkularitza zerbitzu hau indibidualizatua eta presentziala izaten ari dira. Izan ere, Aita Mennik Gipuzkoako zaharren egoitzak bisitatu ditu eta COVID-19ari aurre egiteko prebentziorako zein berau eusteko beharrezkoa den laguntza eman die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak