69 izan dira guztira Hego Euskal Herrian PCR eta test azkarrak kontuan izanik positibo eman dutenak. Lurraldeetako datuei dagokienez, Gipuzkoan 2 kasu berri atzeman dituzte, Araban 29, Bizkaian 18 eta Nafarroan 20.
Soilik PCRak kontuan izanez gero, 30 positibo atzeman dituzte, 14 EAEn eta 16 Nafarroan. Test mota hori da Espainiako Gobernuak zenbatzen duen bakarra datu ofizialak ematerakoan.
Positiboak gutxi izan dira baina egindako proba kopurua ere dezente baxuagoa izan da azken bi egunetan. Atzo EAEn 1.152 PCR proba eta 569 test azkar edo serologiko egin zituzten.
Zein da PCR proba baten edo test serologikoen edo azkarren arteko aldea?
EAEko ospitaletan guztira 617 paziente daude koronabirusagatik ingresatuta, horietatik 87 ZIUn.
Bestalde, Hego Euskal Herrian COVID-19 gaitzak jota hildakoak hamasei izan dira azken orduetan. Hamabi EAEn eta lau Nafarroan.
Debagoienean zero kutsatu berri egon direnez, 1.000 biztanleko erregistratutako positiboen mapak berdin jarraitzen du. Arrasatek du kutsatze-tasa altuena, jarraian Aretxabaleta, eta ostean Oñati dago.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.