Abisu horia iragarri dute gaurko, tenperatura altuengatik eta euriarengatik

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 4a, 12:39

12:00etatik 20:00etara tenperatura altuengatik abisu horia ezarriko dela jakinarazi du Euskalmetek, eta 18:00etatik 20:00etara ere abisu horia iragarri du euri-zaparradengaitik.

Gaurko tenperatura maximoak 33 gradu ingurukoak izango dira Kantauri barnealdean, eta 12:00etatik 20:00etara abisu horia ezarri dute arrisku maila “oso altuarengatik”.

Bestetik, arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo dituen zaparrada trumoitsuak direla-eta ere abisu horia ezarriko da. EAEko zenbait tokitan, ordubetean 15 litro baino gehiago pilatu daitezke metro karratuko, eta txingorra ere bota dezakeela ohartarazi dute. Gainera, ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izango direla ere jakinarazi dute; Euskalmeten arabera, baliteke 100 km/h-ko abiadura gainditzea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak