Garraio publikoetan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da maiatzaren 4tik aurrera

Mireia Bikuña 2020ko mai. 2a, 15:41

DYAko boluntario bat maskarak banatzen Garibaiko geltokian.

Espainiako presidente Pedro Sanchezek egindako agerraldian "agindu" du maskarak doan banatuko dituztela leku guztietan. Era berean, gaineratu du, orain arte hartutako neurriekin emaitzak onak lortu direnez, alarma egoeraren beste luzapen bat eskatuko duela,  maiatzaren 23ra arte. Martitzenean egingo duten Ministroen Kontseiluaren ostean, Kongresuaren onarpena lortu beharko du neurriak. 

Astelehenean, maiatzaren 4an hasiko da 0 fasearen bigarren astea. Egun horretan hainbat neurri ipiniko dira indarrean. Besteak beste, garraio publikoetan maskarak erabiltzearen derrigortasuna. Hori horrela, Sanchezek esan du sei milioi maskara banatu dituela gobernuak. Gaineratu du, zazpi milioi maskara banatuko direla herrietan, eta beste milioi eta erdi askotariko gizarte eragileen artean. "Neurri zorrotzak hartuta egin dugu aurrera, eta malgutasunarekin ere, zorrotz jarraitu behar dugu pausuak ematen", esan du.

Era berean, astelehenetik aurrea, denda txiki eta negozio batzuek irekitzeko aukera izango dute, baina mugekin: bezeroei arreta indibiduala eskaini beharko diete aurrez txanda eskatuta. 65 urtetik gorakoei lehentasuna eskainiko zaie ordutegi batzuetan. Gainera, etxera eramateko janaria prestatzen duten jatetxeak lanean hasiko dira, eta baita kirolari profesionalak eta federatuak. Hori bai, bakarka egin beharko dituzte entrenamenduak.

Alarma egoera luzatzeko eskaera

Pedro Sanchezek gaineratu du maiatzaren 9ra arte onartuta dagoen alarma egoera luzatzeko eskaera berria egingo duela Ministroen Kontseiluan. Martitzenean egingo duen proposamena izango da hilaren 23ra arte luzatzea. Dena den, gaurko agerraldian esan du, hamabostero, alarma egoera luzatzeko eskaera egingo duela. "Parlamentuaren babesa behar dugu egoera honi aurrera egiteko". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak