Gaur, maiatzak 2, da kirola kalean egin ahal izateko lehen eguna. Horren harira, Espainiako Gobernuak ordutegi bat zehaztu du, pilaketak gerta ez daitezen. Honako hauxe:
Kirol ez profesionala eta paseoak
- Ordutegia: 06:00-10:00 eta 20:00-23:00.
- Distantzia: Kirola bakarka eta udalerri barruan; paseoa gehienez 2 lagun (etxekoak) eta kilometro baten bueltan eta herriz aldatu gabe. Pilaketa kasuan distantzia-neurriak bermatuz.
- Nola: Paseoak etxeko kide batekin egin daitezke neurriak errespetatuz. Kilometro bateko ibilbidea, eta herri berean.
Menpekotasuna duten pertsonak
- Ordutegia: 10:00-12:00 eta 19:00-20:00.
- Nola: Zaintzaileak lagunduta.
- 70 urtetik gorakoak: menpekotasuna duten pertsonen ordutegia bete beharko dute.
14 urtetik beherakoak
- Ordutegia: 12:00- 19:00.
- Distantzia: Kilometro bat, gehienez.
- Iraupena: Ordu bete, gehienez.
- Nola: Distantziak eta neurriak bermatuz.