Ez dago positibo berririk Gipuzkoako zaharren egoitzetan

Mireia Bikuña 2020ko mai. 1a, 16:48

Mizpirualdeko egoiliarretako batzuk.

Bigarren egunez jarraian ez dute COVID-19 gaitzak kutsatutako egoiliarrik atzeman Gipuzkoan dauden 65 zentroetan. Gainera, hamabi pertsona sendatu dira eta bakarra hil da azken orduetan. Azken hori, Donostiako Berra zentroko egoiliarra zen.  

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du. Positibo berririk ez egotearekin batera, azpimarratu du sendatutakoak geroz eta gehiago direla. Azken orduetan, Zumaiako Otezurin egoitzako bost egoiliar, Irungo Caser Residencial Anakaneko lau egoiliar eta Eibaro San Andreseko hiru sendatu dira. 

Guztira, gaur arte, 239 adineko pertsonek jaso dute mediku alta, 161 zendu dira eta 148k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. 15 dira COVID-19 kasu positiboak dituzten egoitzak, 25 lagun Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta beste 25 ospitalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak