Bi kutsatu gehiago Arrasaten, eta bana Bergaran eta Oñatin

Mireia Bikuña 2020ko mai. 1a, 13:55

Bailarako positiboen azken grafikoa.

Lau positibo gehiago zenbatu dira Debagoienean azken orduetan. Hori horrela, guztira 381 pertsona dira COVID-19ak kutsatutako pertsonak bailaran. Bestalde, egiten diren bi test motak aintzat hartuta, Hego Euskal Herrian 450 kasu berri atzeman dituzte. Azken orduetan, hamasei pertsona hil dira.

Arrasaten (225), Aretxabaletan (47), Bergaran (45), eta Oñatin (45)  atzeman dira aste honetako oraingo positiboak. Eskoriatzan (13), Antzuolan (4), Elgetan (2), Aramaion (2) eta Leintz Gatzagan (0) ez da aldaketarik egon positibo kopuruetan. Honenbestez, 381era igo da bailaran egiaztatuko COVID-19 kasuen kopurua.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Hego Euskal Herrian bi test mota erabiltzen dira positiboak identifikatzeko. Atzeman dituzten 450 kasu berrietatik 123 PCR testak erabiliz atzeman dituzte. Azken datuen arabera Gipuzkoan 49 positibo berri daude, Bizkaian 233, Araban 160 eta Nafarroan 197.

Hildakoei dagokionez, 23 pertsona gehiago zendu dira azken orduetan Hego Euskal Herrian. Orain arte, 1.770 dira hildakoak. Ostera, errekuperatutakoak 13.565. Horietatik, azken orduetan, 516.

Gaurko egunez, 541 pertsona daude ingresatuta Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaletan. Horietatik, 95 dauden ZIUn. Debagoieneko Ospitalean ez dago positiborik duen pertsonarik ingresatuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak